Askotan mundutik ihes egitea ez dago batere gaizki, eta askoz hobeto argazki kamera bat alboan izanik. Arazoak ditugun horietako egun bat da, segidan armairuan duzun arropa motxila batean sartu etaaa... mendira! Oihukatu, korrika egin, eta azkenik, zuhaitz baten itzalean etzanda egon momentu batez. Jadanik arazoak zure mundutik irten direnean, arropa jantzi eta argazkiak atera, modaren munduan sartu, guztia ahaztu, orain zure momentua da, bakarrik zaude, ez dago inor zure alboan egin behar duzuna esateko, nahi duzuna egin dezakezu! Baina hori bai, momentua aprobetxatuz, bizitzak egun gutxi dauzka eta horietako minutu bakoitza aprobetxatzea ondo baino hobeto legoke! carpe diem
Askotan aspertuta egotean, lagunak deitzea eta photo shoot bat egitea lagungarria da, egin kasu ;)
____________________________
____________________________
HAPPY WEEKEND!
No hay comentarios:
Publicar un comentario