miércoles, 30 de noviembre de 2011

2,



Aurreko sarreran komentatu dudanari buruz zertxobait gehiago idatziko dizuet, baina oraingo honetan aldizkari garrantzitsu bat zehaztuko dut, lehenengo sarreran aipatu nuen moduan.
VOGUE
Vogue ("Moda" esan nahi duen frantses hitza) moda eta eguneroko bizitzari buruzko aldizkari amerikarra da, herrialde askotan argitaratzen dena. Hilabetero Condé Nast Publications argitaratzen du, Nueva Yorken.Lehengo aldizkaria 1892. urtean agertu zen.
Laster honi aldizkari honen "photo shoot" batzuk ipiniko dizkizuet.

lunes, 28 de noviembre de 2011

1,


Askotan, bakarrik sentitzen gara eta inguruko guztia sentimendu txarrez beteta egongo balitz bezala ikusten dugu, guztia gaizki ateratzen zaigu, ez da gure astea. Halakoetan txokolate bero bat egitea ongi datorkigu. Armairuan duzun edozein beroki ipini eta etxe ondoko liburu dendara abiatu. Salgai dauden modari buruzko aldizkari guztiak erosi eta etxera 
bueltatu. Txokolatea berotu eta ondoren, duzun arroparik erosoena jantzi, tapakia hartu eta lasaitu zaitez. Modaren munduan murgildu zaitez, beste mundu batera, XVIII. mendeko erromantikoen moduan.Guztia ahaztea eta momentu batez bestengan ez pentsatzea ongi dator, bestela, ailegatuko da momentu bat non zeure buruak eztanda egingo baitu.


sábado, 26 de noviembre de 2011

inspirationn,

New Yorken, guztia jenderik gabe dago, kaleak utzik daude... bat batean taxi bat agertzen da, bertatik emakume bat azaltzen da Givenchy soineko beltz bat jantzita daramala, Tiffanys bitxitegiaren erakusleihoari begira geratzen da, kafe bat esku batean eta bestean croissant bat, bitxiak begiratzen dituen era interesgarria da, harrigarria, inoiz ikusten ez dena ........
Breakfast at Tiffany's


                                                                      
                                                                         Audrey- 

viernes, 25 de noviembre de 2011

photo shootttt

Askotan mundutik ihes egitea ez dago batere gaizki, eta askoz hobeto argazki kamera bat alboan izanik. Arazoak ditugun horietako egun bat da, segidan armairuan duzun arropa motxila batean sartu etaaa... mendira! Oihukatu, korrika egin, eta azkenik, zuhaitz baten itzalean etzanda egon momentu batez. Jadanik arazoak zure mundutik irten direnean, arropa jantzi eta argazkiak atera, modaren munduan  sartu, guztia ahaztu, orain zure momentua da, bakarrik zaude, ez dago inor zure alboan egin behar duzuna esateko, nahi duzuna egin dezakezu! Baina hori bai, momentua aprobetxatuz, bizitzak egun gutxi dauzka eta horietako minutu bakoitza aprobetxatzea ondo baino hobeto legoke! carpe diem
Askotan aspertuta egotean, lagunak deitzea eta photo shoot bat egitea lagungarria da, egin kasu ;)

____________________________


____________________________


HAPPY WEEKEND!

miércoles, 23 de noviembre de 2011

gooooooooogg,

New York-en bizi diren gazte batzuk, haien artean gertatzen diren arazoei, harremanei eta gertzakizunei buruzkoa da, besteak beste.
Aipatu nuen moduan, janzkerak nabarmentzekoak dira serie honetan.
























Argazki gehiago ipini nahi ditut, baino hori, pixkanaka pixkanaka.Astero, saituko naiz honi buruz zertxobait idazten :)

lunes, 21 de noviembre de 2011

kaixxxxo

Egunonnnnn bloggersssssssss! Momentuz modari buruz euskaraz idatzita dauden blog gutxi ditugu. Blog honen gaia moda da, gai honi buruz dauden berriak, janzkera mota desberdinei buruz, modari buruzko festei eta egiten diren sari banaketetan gure modelorik garrantzitsuenen look-ei buruz, moda aldizkari desberdinak, arropa denda bitxiak aipatu, bai eta urtean denboraldi desberdinetan eskura izan behar ditugun jantzi garrantzitsuei buruz, disenatzaile famatuak, gaur egungo modelo gazte baina ezagunak, blogger esanguratsuei buruz... idatziko dut. Honekin batera, argazkitxoak ipintzeko asmoa dut.
"Street style"-ri buruz ere zertxobait aipatzea gustatuko litzaidake.
Telebista serie eta film interesgarri batzuei buruz hitz egingo dizuet, bertan janzkera bitxiak egon ohi direlako eta entretenigarria iruditzen zaidalako. Eta hau guztiarekin gauza gehiagoooo!
Espero dut zuen gustokoa izatea.